XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan bezela, gu zazpi senide giñan, eta ni bakarrik nabil munduan.

Besteak izkutatu ziran emendik.

Baiña nik badaukat itxaropena, gure guraso ta senideak guri laguntzen digutela zeru goitik, gero alkarrekin bildu gaitezen. Ala gerta dedilla.

Orduko basarri zar aietatik, ta kaletik ere bai, zenbat erlijioso eta erlijiosa sortzen ziran! Eta bai bestelako gizon jator asko ere.

Gaur oraindik ere badegu oien bearra emen, eta mundu zabalean ere bai, gure sinismenak iraungo badu, nere ustez beintzat.

Nik amabost urte nituala, eta ni bezela orduan gaiñerakoak ere berdin, San Frantziskoren Ordenan sartzen ziran, da Ama Birjiña Karmengoaren Ordenan ere bai, gu an giñan garaian, Gaintza'n.

Illean bein, jai-arratsaldean, prozesioa egiten zan San Frantziskoren irudiarekin, gure guraso eta baita besteak ere berdin, garai aietan esateko erri guztia.

Obligazioa zala ura egitea illean bein, guri ala esaten ziguten.

Elizkizuna bukatzen zanean, errian bertan egiten genduan erromeria, gaztedia dana bertan gelditzen baitzan garai aietan, negu-partean beintzat.

Soiñua bear dantzatzeko.

Nik neronek askotan jotzen nuan aoko soiñua, jendea dantzatu zedin.